Uholde unibertsalaren eta Noeren arkaren mitoak dantzari zergatik ez eragin? Thierry Malandain-ek erronka beregain hartu du. Sorkuntza honekin, gizadiari omen egiten dio.
?Uholde unibertsalaren mitoaren bitartez, Noek haustura eragin zuen gizadiaren historian. Iragana laburbilduz eta geroa prestatuz, mundu berri baten sortzea irudikatzen du, aitzinekoa baino hobea. Bigarren Kreazioa, gizakien gaizkiak eta ahuleziak hondatutako lehena ezabatzeko. Bidenabar, ontzian ez ditugu abere guztiak hartuko, baizik eta gizakiak, gizadi aldakorra. Adan lurrekoa bazen, Noe, Adan berri hau, uretakoa da; eta lan hau bere irudi sinboliko eta dantzaria da.? Thierry Malandain.
Koreografia: Thierry MalandainMusika: Gioacchino Rossini - Messa di GloriaDekoratua eta jantziak: Jorge GallardoArgiztapen diseinua: Francis MannaertJantzien errealizazioa: Véronique MuratDekoratua eta osagarrien errealizazioa: Frédéric VadéKoprodukzioa: Chaillot - Théâtre National de la Danse (Paris), Opéra de Saint-Etienne, Donostia Kultura - Teatro Victoria Eugenia de Donostia / San Sebastián - Ballet T, CCN Malandain Ballet Biarritz.Laguntzaileak: Opéra de Reims, Théâtre de Gascogne - le Pôle, Theater Bonn (Allemagne), Forum am Schlosspark ? Ludwigsburg (Allemagne)