ARTE ESZENIKOAK

LUZ SOBRE LAS COSAS
Luz Sobre las Cosas

Luz Sobre las Cosas lanean ez dago iragartzen zaigun esplorazioan murgiltzeko maparik, ezta argumentua harilkatzen duen ildo nagusirik ere: soto ilun batera jaisten diren haurrak izango bagina bezala murgiltzen gara kutxa eszenikoaren iluntasunean, zer aurkituko duten jakin ez eta abentura ezezagunen bila ari diren haurrak bezala. Haurren plazer horrekin berarekin, itsumustuka eta desorientatuta, argirik gabeko gela familiar batean barrena ibiliko gara, lurralde aparteko eta txundigarri bihurtuko dena.

Sorkuntzaren errituala bertatik bertara jarraituko dugu, lagun ditugun artistek hutsa, iluntasuna eta isiltasuna sortzen dituzten bitartean, zertarako eta zerbait berria sortzeko, agerian jartzeko. Amaieran, bakoitzak erabakiko du agerian jarritakoaren aurrean zer jarrera hartu.

Ideia, zuzendaritza, koreografia: Guillermo Weickert. Musika-konposizioa, soinu-espazioa: Miguel Marín Árbol. Antzezleak: Luna Sánchez, Alberto José Lucena, Guillermo Weickert. Zuzeneko musika: Miguel Marín Árbol. Argiztapen diseinatzailea: Benito Jiménez. Espazio eszenikoa: José María Sánchez Rey. Soinu-espazioaren diseinua; soinu murgiltzailea eta zuzeneko soinua: Manu Meñaca. Jantzien diseinua: Victoriano Simón. Uhalgintza: Almogaverwork. Entseguetan laguntzailea: Noemí Álvarez Alonso. Mavens: José María Sánchez Rey, María Cabeza de Vaca, Patricia Buffuna. Produkzio zuzendaritza: El Mandaito Producciones S.L. Diseinu grafikoa: Noemí Álvarez Alonso. Argazkiak: Juan Carlos Toledo.

El Mandaito Producciones S.L.ren eta WWWEICKERTen ekoizpena da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BILBAO
Dantzariak berak ere zer diren ez dakien zenbait gauza ditu dantzak. Agertzen dira, e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Duela 22 urtetik Sevillana Jaialdia antolatzen da Larratxo Kultur Etxean, non Alma, C... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Udatiarrak, beraien ekintzen biktima, eta biktimagile bihurtuak; arrantzaleak arrantz... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
BARAKALDO
Ikuskizunaren datak
Martxoa
Astelehena
Gazteszena (Egia)
11:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago