“Abstrakzioa eta errepikapena erabili ditu sorkuntzarako tresna gisa; horien bidez, Juan Lerida dantzari eta koreografoa ”ukituaren” (toque) oinarrira gerturatu da, gitarra flamenkoaren estandar musikalak erreferentzia gisa erabiliz. Ez du soilik dantza elementuetan zatitzen (zatikatu? sailkatu?), gitarra ere zatitzen du, mugimenduaren eta ukituaren jatorrira hurbiltzeko.
Lau koadro dira obra honen zati, eta horietan Juan Carlos Léridak ohiturak eta egiteko moduak erakusten dizkigu, Ezezagun zaigun hori aurkitzen laguntzeko.
Bizitzaren istant baten antzeko koadroa”…
JULIA PETSCHINKA
Zuzendaritza eta interpretazioa: Juan Carlos Lérida
Zuzendaritza laguntzailea: David Montero
Gitarrista: Raúl Cantizano
Eszenografia: Antonio Godoy
Argiztapena: Marc Lleixa
Ekoizpena: Danilo Pioli / Dancebox.es
Argazkiak: Jose Palomo, Gregory Morricet
JUAN CARLOS LERIDA
Flamenko arloan koreografo eta pedagogoa, Koreografian eta interpretazio tekniketan lizentziatu da. Bartzelonako Institut del Teatre zentroan ezohiko saria irabazi zuen 2007an. Doktoregaia Flamenko arloko Ikasketa Aurreratuetan: Diziplina anitzeko azterketa, Sevillako Unibertsitatea.
3 urterekin hasi zen dantza eta flamenkoa ikasten, Sevillan. Prestakuntza jasotzen jarraitu zuen: Arte Dramatikoa, Dantza Garaikidea CAT zentroan (Sevilla) eta Dantza-Antzerkia eta Inprobisazioa Bartzelonan, Mercedes Boronatekin. Katalunian bere lehenengo koreografia lanak egin zituen bere dantza-konpainiarekin, 2D1, nazio mailako koreografia lehiaketetan saritutakoak. 2002tik Flamenko, Dantza Garaikide eta Konposizio irakaslea eta Bartzelonako Institut del Teatre zentroan, baita Europako beste leku batzuetan ere, flamenkoaren inprobisazio eta konposizio tailerretan parte hartzera gonbidatzen baitute. Japonera joateko gonbita jaso zuen Yoko Komatsubara zuzendariaren eskutik, Tokioko Antzoki Nazionalean interprete eta koreografo gisa aritzeko. “De amor y Odio” lanean zuzendaritza lana partekatu du eta antzezle eta koreografia lanetan aritu da Joaquín Cortésekin batera. 2004an “Los Tarantos" izeneko flamenko musikalaren protagonista izan zen, Emilio Hernandezen zuzendaritzapean. Bere koreografia lan propioa, “El Arte de la Guerra”, Berlineko Flamenko Jaialdian estreinatu zen 2006an. Kritikak eta publikoak goratu egin zuten eta orain abangoardiako flamenkoaren egungo ordezkari nagusietakoa da. 2007 eta 2008an “Souvenir” eta “La Voz de su amo” ikuskizunen zuzendaritzan eta interpretazio lanetan parte hartu zuen, Belen Maya dantzariarekin batera. 2008an koreografo gisa parte hartu zuen Sevillako XV Flamenko Biurtekoaren barruan, honako lanekin: “Pasos para Dos”, Rosario Toledo konpainia; “El Tiempo Corre y Deprisa”, Marco Vargas y Chlóe Brûle konpainiarentzat, “Ti-Me-Ta-Ble” obraren barruan. 2009tik Mercat de les flors delakoaren “Flamenko Enpirikoaren” zikloko komisarioa izan da (Bartzelona). 2010ean “Bailes Alegres para personas Tristes” izeneko lana zuzendu zuen, Belen Maya eta Olga Pericetena. Jerezeko Flamenko Jaialdian estreinatu zen. Zuzendari eta interprete gisa "Al Toque" obra estreinatu du, flamenkoaren adierazpen-oinarrien inguruko trilogia baten lehen zatia (“Toque”, “Cante” eta “Baile”). Urte horretan bertan, “Alejandrías. La Mirada Oblicua" lanaren koreografia eta interpretazioa egin zuen, Sevillako XVI. Biurtekoan. 2011n “El Aprendizaje” lan berria estreinatu zuen, Roberto Romeirekin batera. 2014an dantzari gonbidatu gisa aritu zen Olga Pericet konpainiaren “Pisadas” lanean eta koreografia eta eszena zuzendari gisa Marco Flores konpainiaren “Laberíntica” lanean eta "ToCaBa" proiektuan, Niño de Elcheren Kantua (Cante) eta Raúl Cantizanoren Gitarrarekin batera.
Tanzhaus-ek zati batean ekoitzia eta Graner-Mercat de los Florseko egonaldiko laguntzarekin, Dusseldorf Flamenko Jaialdian estreinatu zen “Al Cante”: Trilogiaren bigarren zatia. 2014aren amaieran, "Bailografía" obra estreinatu zen, bere biografia koreografikoan zehar egindako ibilbidea. 2015ean Europa eta Iparramerikako beste leku batzuetatik ibili zen “Acercamientos al Baile” izenekoak egiten. 2016ko urrirako dago aurreikusita estreinaldia.