Aracaladanzak sari ugari jaso ditu 1994az geroztik (hainbat Max eta Feten sari, besteak beste) dantza garaikidea haurrei eta familiei hurbiltzeko lanagatik. ‘Loop’ kolorez eta magiaz betetako ikuskizuna da, funtzioa amaitu eta oihala jaistean zer gertatzen den azaltzen duena.
Jaialdia ikuskizun delikatu eta irudimentsu batekin hasiko da: Bells and Spells, Charles Chaplin-en biloba Aurelia Thierréeren eskutik.
Ez dira faltako estatuko konpainia eta sorkuntza-zentroak (Zentro Dramatiko Nazionala, Teatro de la Abadia, Kamikaze, etab.), ezta bertakoak ere (16 guztira), hala nola El Mono Habitado, Proyecto Larrua, Pez Limbo, Ortzai... Gainera, tokiko sei konpainiak pieza bereziak sortuko dituzte edizio honetarako, Off Lokal zikloaren barruan.
Horri guztiari esker, hainbat aktorek zapalduko dituzte gure agertokiak (Javier Cámara, Diana Palazón, Miguel Rellán, Irene Escolar edo Aitziber Garmendia), antzerkigile handien lanak eskaintzearren (Pascal Rambert, Peter Brook, Sergio Peris-Mencheta, Pablo Remón, José Martret, Daniel Veronese eta beste asko).
Era berean, haur txikiei eta familiei 8 proiektu proposatuko zaizkie, zirkoaz, dantzaz, txotxongiloez eta pailazoez goza dezaten.
Guztira 34 ikuskizun eta 44 saio izango dira: 9 nazioartekoak, 9 nazionalak eta 16 euskal konpainienak. Ikuskizun horietatik, 12 estreinaldi absolutuak izango dira; 5, estatu mailako estreinaldiak, eta 6, Euskadin lehen aldiz ikusiko direnak.
Jendearekiko topaketak berreskuratzea eta emanaldiak espazio ez-konbentzionaletan edo antzezleekin agertokia partekatuz egitea normaltasunera itzultzearen seinale argia dira.
Zalantzarik gabe, 47. edizioan elkar ikusteko eta antzerkiaren eta arte eszenikoen magiaz gozatzeko ohitura berreskuratuko dugu.
Eskuragarri dauzkazu 47. Antzerki Jaialdiaren Aldizkaria pdf eta sarrera-salmentari buruzko informazioa.
Segur aski asko interesatuko zaizu...