ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

CREACCIÓN
Iratxe Ansa
CreAcción

CreAcción koreografia koherentea da Metamorphosisen estetikarekin eta modu eszeniko dagoeneko finkatuarekin, baina oraingoan ez da sortu ohiko prozesuaren arabera. Pieza bost dantzarirentzat da, eta ez zaizkio falta konpainiak bere lanetan erakutsi ohi dituen errigorea, perfekzionismoa eta eskakizun fisikoak. Estetikoki, aurreko beste lan batzuk ?Elkarrizketa ilunak eta Al desnudo, esaterako? eman zituzten ikerketa bisualen bidetik jarraitzen du.

Koreografiak zehatz eta trebeki mugitzen ditu bost interpreteak espazioan barrena: betiere osotasunaren kontzientziaz, oreka, dotorezia eta komunikazioa bilatuz etengabe muntaketa eszenografikoarekin, argiekin eta musikarekin. Elementu horiek dira, denak batera, piezaren atmosfera enigmatikoaren eragileak. Zaindua konposizioan, solo laburrek, duetoek, hirukoek eta talde-lanek kateatuta osatzen duten jarioa da CreAcción, oreka eta musikaltasun handikoa, abiadura sekulakoan batzuetan, eta pausatuki besteetan. Baina eskakizun handikoa betiere banakoen fisikotasunari eta taldekideen arteko ulerpenari dagokienez.

Zuri neoizko instalazio plastiko erraldoi bat, Bacovich-ek sortua, jabetzen da agertokiaz eta hartzen ditu mendean ekintzak. Eskultura apaingarri gisa funtzionatu ordez, antolaketa eraldatuz doa etengabe emanaldian zehar, orkestra-zuzendaria balitz bezala, izaki bizidun bat erabakiak hartzen dituena eta interpreteek dantza egiteko dituzten bideak eta espazioak mugatzen dituena. Guztia musika ilun eta durundiotsuaren erakarmenaren azpian, zeina Juan Beldak egina baita, eta Nicolas Fischtel-en argiztapen liluragarriarekin.

CreAcciónek zentzumenen esperientzia erakargarria eskaintzen du, eta hori maila bat gora egitea da Metamorphosis Danceren ikerketa guztien ezaugarri diren errigorean eta sormenean.

Lan honek Arte Eszenikoen Max Sari bi irabazi zituen 2022an: Koreografia onenari (Iratxe Ansa eta Igor Bacovich) eta Argiztapenaren diseinu onenari (Nicolas Fischtel).

Jatorrizko ideia, koreografia, dramaturgia, eszenografia eta jantziak: Iratxe Ansa, Igor Bacovich. Jatorrizko musika: Juan Belda. Argiztapen diseinua: Nicolas Fischtel. Argi-eszenografiaren diseinua: Igor Bacovich. Dantzariak: Igor Bacovich, Katie Courier, Kate Arber, Sephora Ferrillo, David Serrano. Zuzendaritza teknikoa: La Cía de la Luz. Ekoizpen exekutiboa: La Cía de la Luz. Banaketa: Claudia Morgana ? Danzas del Mundo. Koprodukzioa: Metamorphosis Dance eta Nafarroako Unibertsitateko Museoa, Eusko Jaurlaritzako babesarekin.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
IRATXE ANSA
Metamorphosis Dance Iratxe Ansa bilbotarraren (2020ko Dantza Sari Nazionala) eta Igor Bacovich italiarraren proiektua da, arr... (gehiago irakurri)

Metamorphosis Summer Course Residency dantza garaikideko ikastaro trinkoaren aurtengo edizioa Donostian egingo da uda honetan... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago