ARTE ESZENIKOAK
Testua: Teatro Barakaldo

ADRIANA BILBAO
VIERNES FLAMENCOS
ADRIANA BILBAO
Adriana Bilbon hasi zen dantza ikasten, eta, gero, Malagara joan zen Susana Lupiáñez, “La Lupi” dantzariarekin ikastera. Hainbat sari irabazi du eta herrialde askotako jaialdi eta zikloetan parte hartu izan du, eta irakasle-lana eta emanaldiak konbinatu ditu Sevilla zein Madrilgo tablao eta peñatan.

Adrianak formatu handiko bere lehenbiziko ikuskizuna aurkeztuko du. Testuinguru industrialean dago kokatuta, eta meategia da ildo nagusia. Hori oinarri hartuta, langilearen, migrantearen, eta zehazki penintsularen hegoaldetik Bizkaiko meategietara heldu ziren gizon eta bereziki emakumeen aitortza egin nahi du.

Musika eta dantza, kolore flamenkoak, eta ahozko euskal tradizioaren eta horren alderdi performatibo eta teatralenen berrikuspena uztartzen dira askotariko jatorri eta ibilbideetako lantalde artistiko baten eskuetan.

Adriana Bilbao, koreografia-dantza
Beñat Achiary, ahotsa
Raúl Micó, flamenko-kantaria
Guillermo Guillen, gitarra
Michel Queuille, piano-jotzailea
Luis Mariano Casilla, Ander Eceiza, Koldo Plazas, harrizulatzaileak
Poemak: Gabriel Aresti, Itxaro Borda


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ALBA MOLINA CANTA A LOLE Y MANUEL
Kantari sevillarra flamenkoan murgildu da gurasoak omentzeko, Lole y Manuel bikotea. ... (gehiago irakurri)
SEVILLA
Dantza lan hau Herri Gogoa euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugi... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Nacho Duato Konpainiaren funtsezko zutabeetako bat Nacho Duatoren errepertorioaren be... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Aracaladanzak sari ugari jaso ditu 1994az geroztik (hainbat Max eta Feten sari, beste... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago