MENU
ZINEMA
Giza Filmoteka
LEHIAKETATIK KANPO
  • Espainia.
  • Zuzendaritza: José Antonio Vitoria.
  • Ekoizpena: Ados Filmak, Bidebitarte Kooperatiba.
  • Ekoizpen exekutiboa: Ione Zabala.
  • Gidoia: José Antonio Vitoria.
  • Argazkia: Beñat Revuelta.
  • Muntaketa: José Antonio Vitoria, Beñat Revuelta.
Pertsona gorrentzako azpitituluak

Nahi ez den bakardadeak, pandemia isil batek bezala, bost pertsonatik bati eragiten dio herrialde industrializatuetan. Arazo estrukturala, zeharkakoa eta lehen mailakoa da, landa zein hiri inguruneetan gertatzen baita, adinekoengan eta gazteengan, eta kostu sozial oso handia du osasunean eta bizi kalitatean.

Giza Filmoteka mikrodokumentalen biltegi bat da, nahi gabeko bakardadea jasaten duten pertsonekin elkarlanean sortua. Pertsona bakoitzak bere eguneroko bizitza eta, ondorioz, munduaz duen pertzepzioa islatzen duen pieza bat sortzen du.

Oro har, begirada poliedrikoa osatzen dute, era desberdinetako bakardadeak jasaten ari diren edo jasan dituzten pertsonen esperientziaren gainean. Testigantza dokumental hauek sortzea, gaiari buruzko ezagutza eta sentsibilitatea pizteaz gain, informazio-iturri zuzena izan da 52 hertz antzerki ikuskizunaren testua sortzeko.

Bi sorkuntzak Giza Eskubideak Eszenara (ddhhaescena.com) lan-ildoan kokatzen dira.

apirilak 7 / 19:00: Gustavoapirilak 8 / 19:00: Manuel apirilak 9 / 19:00: Cruz

Kmon emanaldien egutegia
Hur>
Apirila 2025
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago