DAS BLAUE LICHT
Das blaue Licht

Sol y sombra (La española) (Soleil et ombre, 1922)(film mutua / intertituluak: euskara, frantsesa)

Espainia-Frantzia. Zuzendaritza: Musidora, Jaime de Lasuén. Ekoizpena: Les Films Musidora. Gidoia: Musidora, María Star. Argazkia: Frank Danian. Aktoreak: Musidora, Antonio Cañero, Paul Vermoyal, Simone Cynthia, Miguel Sánchez. Iraupena: 40 min.

Poeta, dantzaria, aktorea eta zinemagilea zen Jeanne Roques, izengoitiz Musidora. Mugimendu surrealistaren musa izan zen Louis Feuilladeren Les Vampires (1915) serialean egindako lanari esker, eta hogeiko hamarkadaren hasieran hiru film sailkaezin filmatu zituen Espainian: karlistadetan girotutako film belikoa (Euskadin filmatutako lehen film luzeetako bat), Pour Don Carlos (1921), Jaime de Lasuének batera zuzendua; urtebete geroago (baita Lasuénekin ere) melodrama hau, amodiozko triangelu bat kontatzen duena toreatzaile baten (Musidoraren orduko bikotekideak antzeztua, Antonio Cañero burtzikari kordobarrak), ostatu bateko zerbitzariaren eta atzerritar misteriotsu baten artean (biak Musidorak berak antzeztuak); eta, azkenik, zezenketari buruzko La tierra de los toros (1924) dokumental ezohikoa.

+

Das blaue Licht (1932)

Alemania. Zuzendaritza: Leni Riefenstahl, Béla Balázs. Ekoizpena: Leni Riefenstahl, Harry Sokal. Gidoia: Leni Riefenstahl, Béla Balázs eta Carl Mayer, Gustav Renkerren eleberrian oinarriturik. Argazkia: Hans Schneeberger. Musika: Giuseppe Becce. Muntaketa: Leni Riefenstahl, Erna Peters. Aktoreak: Leni Riefenstahl, Mathias Wiemann, Beni Führer, Max Holzboer, Martha Mair. Iraupena: 70 min.

Junta gaztea bakartuta bizi den mendi batean. Gailurrean, argi urdin batek distira egiten du ilargi beteko gauetan. Inguruko herrietako gazte batzuk hil dira argira iritsi nahian, baina Juntak bakarrik lortu du hori; hargatik, bertako biztanleek sorgintzat hartu eta saihestu egiten dute. Arnold Fancken mendiko film ezagunetan aktore gisa ospea lortu ondoren, Leni Riefenstahlek maitasunari eta mendiari buruz Dolomitetan filmatutako istorio honekin egin zuen debuta zuzendaritzan.

ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Otsaila
Asteazkena
Tabakalera
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago