1917ko Iraultzara arte, tsarren egoitza izan zen. 1918an museo bilakatu zuten, hari eta Bigarren Mundu Gerra tropa alemanek okupatu eta suntsitu zuten arte. Hura bukatuta, zaharberritzen hasi ziren eta horretan ari dira oraindik ere. Jauregi Handia deritzanak eta inguruko iturrik osatzen dute Peterhof konplexua.
Jauregi Handia Errusiako tsarren antzinako udako egoitza zen; Ur-jauzi Handia deritzanaren eta Beheko Parkearen gainetik altxatzen da. Azken honentan museo eta kultu-toki bilakatutako zenbait eraikin txiki daude, hala-nola Baserritarren Jauregia, Marlyren Jauregia, Cottage Jauregia eta bildumen museoa.
PREZIOA: Peterhof Jauregiko lorategiak ikusteko sarrera 11 euro kostatzen da. Eraikinen barrualdea ikusteko sarrerak koste gehigarria du.
GOMENDIOAK: Udan zehar, 64 iturriak musikarekin irekitzen dira egunero goizeko 11etan. Ikuskizun aparta izanik, garaiz joatea gomendatzen da leku egokia hartzeko.
IRITZIA: Peterhof bisitatzea ezinbesteko hitzordua da San Petersburgo bisitatzen dutenentzat. ‘Errusiako Versalles’ deritzana arkitektura eta lorategi multzo zoragarri eta liluragarria da. Jende asko egoten bada ere, bertako iturrik eta ur-jauziek sentsazio atsegina sortzen diote bisitariari.