Kasualitatez Marilynen, Freddy Mercuryren eta Sabino Aranaren espektroak ikusten badituzu batera eszenatoki baten gainean, litekeena da 'Cabaret Chihuahua' ikusten egotea, barre ez egitea zin egin zenuen guztiaz barre eginaraziko dizun artefaktu lotsagabea. Horiek eta beste hainbat pertsonaia xelebre elkartzen dira beste munduko kabaret batean (zeruan edo akaso infernuan) eta ongietorria egiten diote beste bizitzatik etorri berria den gizagaixo bati. Honela kontatua, kontu tragikoa dirudi, baina kantuek, umoreak, eta elkarrizketa koral eta frenetikoek istorio absurdo bezain dibertigarri bilakatzen dute, kritika sozialari uko egin gabe.
Pabellon 6 aretoan sortutako espektakulua da 'Cabaret Chihuahua', Bilbon besteak beste Ramon Barea aktoreak (2013ko Espainiako Antzerki Sari Nazionalaren irabazlea) bultzatutako sortze-gunea. Felipe Loza aktore eta autorearen testua defenditzen dute antzezleek.
Hobe ezer gehiago kontatzen badizugu. Joan ikustera eta egiozu barre heriotzari.
Antzezleak: PIANOMAN: Iñaki Maruri/Adrián García de los Ojos, MINELLI: Itxaso Quintana/ Olatz Ganboa, FIAMBRE: Quique Gago, FRIDA: Jon Casamayor/Izaskun Fernández,
MONROE: Irene Bau, WINEHOUSE/CANTINFLAS: Diego Pérez/Unai Izquierdo, SABINO ARANA/BRODER 1: Ugaitz Alegria, MONTSE /BRODER 2Mitxel Santamarina/Karmele Larrinaga