2011ko abuztuaren 22an (jaio zen) ireki zituen ateak Pabellón 6 arte eszenikoentzako guneak. Artisten eta elkartekideen artean autokudeatutako gunea. 10 urte hauetan zehar bertako oholtza gainetik hogeita hamar ekoizpen propio baino gehiago pasatu dira eta ehunka antzezlan, dantza edo txotxongilo ikuskizun… Publikoaren babesa ezinbestekoa izan da “gertuko antzerki hau” hazteko.
PALABRARISMOS antzezlanare estreinaldia.
2021-2022 denboraldia PALABRARISMOS antzezlanaren estreinaldiarekin hasiko da. Definizio azkar batean: “Hitzen kontzertua” Definizio ez hain azkar batean: “Hitzen arteko nahaste borrastea”. Edo: antzerkiaren eta “literatur kabareta” deiturikoaren arteko mugako ikuskizuna. Edo: umore surrealistako ikuskizun esperimentala. Jostailu komiko bat. Vodevil bat.
Dramaturgia Ramón Barearena da (desagertutako LA GALLETA DEL NORTE literatura tailerrekoen kolaborazioarekin, literatur aipamenen aukeraketan), Itziar Lazkano da zuzendaritzaren arduraduna eta Sara Barroeta, Nagore Navarro eta Iñaki Urrutia ditu protagonista.
Antzezlana abuztuaren 20tik irailaren 12ra egongo da ikusgai, 20:00etan, igandeetan izan ezik, horietan emanaldi bikoitza egongo baita, goizez 12:00etan eta arratsaldez 19:00etan.
GRIS: MORIRSE EN BILBAO antzezlanaren vuelta
P6eko Gazte Konpainiaren egoitzan, GRIS: MORIRSE EN BILBAO antzezlana bueltan izango da. Bilboren eraldaketaz hitz egiten duen komedia karaoke bat da. 1992ko Bilbon kokatzen den, Rendez-Vous karaokean, urtero ospatzen den lehiaketa hastear da, bertatik Bilboko ordezkari ezberdinak pasatuko dira. Nondik gatozen ahaztu ez dezagun ikuskizuna bat da hau.
Kepa Alesso, Aitor Echarte, Leire Ormazabal, Itxaso Gil, Sandra Tejero eta Yeray Vazquez dira David Caíñak idatzitako eta Ane Pikazak zuzendutako proposamen honen protagonistak.
Antzezlana abuztuaren 19tik irailaren 5era bitartean egongo da ikusgai, 20:00etan, eta igandeetan izan ezik, emanaldi bikoitza egongo baita, goizez 12:00etan eta arratsaldez 19:00etan.
Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude www.pabellon6.org webgunean.