MUSIKA

CHRISTINA ROSENVINGE
"Beti barneko zerbait ezagutarazten da kantuetan"
Christina Rosenvinge eszenatokietara itzuli da estudioko lan berria aurkezteko, ‘La joven Dolores’ (Warner, 2011). Pop dotorea darien 11 abestitan zehar, aurreko diskoan (‘Tu labio superior’) azaldutako sormen-sasoi bikaina baieztatu du egileak. Bira honetan formatu akustikoa eta talde osoa tartekatzen joango da, artista paregabeaz gozatzeko bi modu desberdin.

Galdera. Nolako sentsazioak utzi dizkizu lanberriak?

E. Dezenteko tartea utzi dut berriz irakurri eta entzun arte, grabazioa udan amaitu bainuen; distantzia hartzeko bidea eman dit horrek. Nahi nuena lortu dudalakoan nago, hau da, funtsean akustikoa dendiskoa, non hitzek eta melodiek agintzen duten. Ildo horretan, ‘Tu labiosuperior’ baino homogeneoagoa iruditzen zait. Hein batean arriskutsuak diren hitzetan sartzeko modu samurra da. Distantziatik ikusita, gehiago gustatzenzait orain.

G. Grabazio-prozesuak ‘akats’ txikiakerrespetatu ditu, arnas hotsak eta musika-tresnen hotsak adibidez. Nahita eginduzu?

E. Gaur egungo diskoetan batere gustatzen ezzaidan zerbait da hori, bukatutakoan ‘garbigailutik’ pasa eta perfektuak bezala uzten dituztela. Ia guztia hartualdi bakar batean grabatu dugu, ez dago‘auto-tuning’-ik. Inperfekzioek gizatasuna ematen diotela uste dut...Ez gara perfektuak, beraz inperfekzioak ere estiloaren zati bat direlakoan nago.

G. Aurreko lanarekiko zenbait desberdintasun daudela badiozu ere, nolabaiteko jarraitasuna sumatzen da bai testuei eta bai melodiei dagokienez. Sortzeko garaian egonkortasuna aurkitu duzula uste duzu?

E. Bai, eta hori ingelesez grabatu ditudan aurreko diskoetan gorpuzten hasi zela uste dut. Nire buruari inposatu diot espainieraz idazteko orduan, gauzak adierazteko espazioa behar duen hizkuntza gogorra baita. Horrek musika soila idaztera bultzatu nau, ideia horiek lekuaizan dezaten.

G. Disko honetan mitologiari eta Bibliarenzenbait atali buruzko aipamenak daude. Nondik sortu ziren?

E. Jolas bat bezala hasi zen guztia. Mitofemeninoak ezbaian jarri nahi nituen, gaztetxoa nintzela identifikatzekoereduak bilatzen nituenean konturatu bainintzen emakumezko pertsonaia guztiakoso lauak direla: oso zintzoak edo oso gaiztoak. Beraz, gizonezko pertsonaiekin identifikatzen nintzen. Orduan Eco-ren pertsonaiari erreparatu nion, Narcisoren kontakizunean lerro batzuk besterik ez dituen pertsonaia. Ideia hori abesti bihurtu nuen eta gauza bera egin nuen nire ustez tratu txarra jaso duten beste zenbait pertsonaiarekin: gizonak galbidera erakartzen zituen sirena, Lot-en emaztea...Haienñabardurak, tentazioak eta beldurrak azalerazten  saiatu nintzen.

G. Lan horrek segidarik izan dezake?

R. Bukaezina da! 25eko zerrenda daukatjarraitzeko, baina disko honetarako jasangaitza izango zela iruditu zitzaidaneta bestelako abestiekin nahastea erabaki nuen.

G. Abesti berrietako hitzek pisu handia duteeta bertan zure izaeraren zati handi bat utzi duzula dirudi. Testu horietanzure barrenak hustu dituzula sentitzen duzu?

R. Nahi zein ez, barne-barnekoa den zerbaitezagutzera ematen duzu azkenean. Era naturalean gertatzen da abestiak idazten dituzunean. Oso era subjektiboan egiten da eta logikoa zure sekretuak jakinaraztea. Baina idazle bezala, esaldi ona duzula ohartzen bazara, ezin duzubazterrean utzi.

G. Birari dagokionez, lan honetan sartudituzun zenbait abesti probatu zenituen aurrekoan. Abesti horiek taxutzenlagundu zizuen jende-aurrean probatzeak?

E. Egokiena litzateke abesti guztiak zuzeneanprobatzea grabatu baino lehen, garatu eta behin betiko forma  hartzen dutelako. Aldiz, lehenengo estudioan grabatzen direnek nolabaiteko freskotasuna dute, baina gero zuzenean eboluzionatzen jarraitzen dute.

G. Hurrengo kontzertuetan ere abesti berririkprobatuko duzu?

E. Oraindik ez, kantu berriak oso berriakdirelako eta beraz ez dugu zuzenean lantzeko astirik eman. Baina birarenbigarren zatian ziur asko hala egingo dut.

G. Nolako formatua erabiliko duzu birahonetan? Elektrikoa edo akustikoa izango da?

E. Bi formatuak ditut gustuko. Formatu elektrikoa gustatzen zait, baina akustikoa ere bai, biolontxeloarekin. Guztiz bestelako kontzertuak dira, baina biekin izugarri gozatzen dut.

G. Deigarria da diskoaren formatua bera,CD-liburua eta binolozko edizio bikoitza baita, eta biak oso zainduak. Zeinizan da zure helburua zentzu horretan?

E. Bilgarri berezia egin nahi genuen.Horrelako mota honetako lanak egiten hasi zen diseinu-estudioko batekin elkarlanean aritu gara. Espazio hutsak izango zituen objektu polita sortu nahigenuen, pixkanaka mundu batean eta sentsazio batzutan sartzen laguntzeko entzuleari.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Christina Rosenvinge agertokietara itzuliko da, 'Los versos sáficos' lana aurkezteko. Album honetan, Safo ('Lesboseko Safo') ... (gehiago irakurri)
Christina Rosenvinge agertokietara itzuliko da, 'Los versos sáficos' lana aurkezteko. Album honetan, Safo ('Lesboseko Safo') ... (gehiago irakurri)
Debut lanean, Christina Rosenvingek kantuz beteriko hogeita bost urte baino gehiago jaso, eta bere letren azpian dauden tokia... (gehiago irakurri)
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN TOLOSA BILBAO VIT...
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN TOLOSA BILBAO VIT...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Maria Jose Llergo, Charlie Cunningham eta Yerai Cortesek flamenkoaren ikuspegi pertsonala eskainiko dute, museoak antolatu et... (gehiago irakurri)
KURSAAL DONOSTIA
Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da. Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago