MUSIKA
Testua: Kmon

PIRINEOS SUR 2019
Pirineos Sur
PIRINEOS SUR
Nazioarteko izarrak agertoki naturaletan bilduko ditu Pirineos Sur jaialdiak
2019-05-07
18 egun, 50etik gora emanaldi eta zazpi agertoki, ardatz bera hartuta: inoiz baino Pirineos Sur gehiago. Jaialdiaren egitarauak musika, zirkua, tailerra ikusentzunezko programazioa, kalejirak eta erakusketak hartuko ditu barne. Aldi berean, aniztasunaren, kulturaren eta naturarekiko konexioaren aldeko apustua areagotuko du. 'Pirineos Sur Territorio' zikloak jaialdiaren esentzia bilduko du, publiko guztientzako proposamenekin. "Egun osoan zehar eta Tena Bailarako bazterrak esploratzeko bidea emango duten agertoki berriekin", jaialdiko zuzendari nagusi Begoña Puertolasen esanetan.

Kultura eta natura

Nobedade gisa, aurtengo edizioan lau emanaldi izango dira goizetan Ordesa-Viñemala Biosferaren Erreserbako beste hainbat txokotan; leku horietara oinez iristen da 30 eta 40 minutu bitarteko ibilaldiaren ondoren. Santa Elena baselizako larreak hartuko du formatu horretako lehen emanaldia, Zazurca Artes Escenicas-ek eta Kike Lerak Pirinietako kondairei doinua jarriz egingo duten kontzertua dela eta. Horrez gain, Formigaleko eski estazioko beste bi txokotan beste bi emanaldi hartuko dituztee: Jerez Texas (Espainia/Frantzia) eta Rumbo Tumba (Argentina). Azkenik, Vegetal Jam, musika kontzeptualeko apusturik berritzaileenetako bat, arituko da Panticosako estazioan.

Hamar Kontzertu Munduko Merkatuen agertokian

Sallent de Gallegoko Munduko Merkatuen agertokia epizentro musikal bihurtuko da uztailaren 19tik 28ra bitartean egingo den Pirineos Sur Territorio zikloa dela eta. Hamar kontzertu musika latinoaren proposamen berritzaileenetako batzuk erakusteko, Afrikarenganako konpromisoa berretsi, lokalaren eta globalaren arteko konexioa sustatu eta nazioarteko musikako emakumezko ahotsik inspiragarrienetako batzuk ezagutarazteko.

Grammy Sariak irabazitako musikariak

Erritmo karibetar eta afrokaribetarrak Moonlight Benjamin –Latinoamerikako talderik onenetakoa, kritika espezializatuaren arabera- eta TrendingTropics taldeekin iritsiko da, azken hau 28 Grammy irabazitako Calle 13 taldeko erdia den Eduardo Cabra ‘Visitante’-k eta Vicente Garcia-k (Artista Latinorik Onenaren Grammy Saria 2017an) bultzatutako proiektua. Edizio horretan bertan protagonista izan genuen Mon Laferte artista txiletarra (zazpi izendapen jaso zituen) izango dugu plater nagusietako bat Sallent de Gallegoko agertokian, han abestukko baitu uztailaren 28an (igandea) jaialdia itxiko duen kontzertuan.

Afrikarekiko konpromisoa

Pirineos Sur Territorio-k Afrikarekiko konpromisoa berretsiko du aurten, handik etorriko baitira hiru proposamen musikalik zirraragarrienak. Camerunetik dator Lornoar, afro-worldmusic generoaren erakusgarri nagusi bilakatzen ari den dantzari, konpositore eta abeslaria. Maliko diva, Mamani Keita, Afrikako musikaren enbaxadore nagusietako bat dena, Sallent de Gallegoko agertokian izango da Arat Kilo paristarrarekin eta Mike Laad rap abeslari estatubatuarrarekin batera; lehen aldiz joko dute gure herrialdean artista horiek.

Europako ahotsak: bertakoaren eta globalaren arteko konexioa

2017ko Musicas Actuales Sari Nazionala irabazitako Javier Ruibal Kadizeko kantaria dugu Pirineos Sur Territorios-eko emanaldirik nagusienetakoa; jaialdiak erritmo globalak eta bertakoak, europarrak, bat egin nahian egiten duen apustua irudikatzen du. Apustu horren osagarri gisa arituko dira emakumez osatutako Maruja Limon boskote bartzelonarra; Aragoiko Nanjazz jazz eta flamenko fusioa eta Duotone konpositore eta multiinstrumentista britainiarraren proposamen liluragarria.

Guztientzako jarduerak: zirkua, antzerkia, tailerrak, zinema eta erakusketak

Hala, zirkuak tokia izango du Pirineos Sur-en, jaialdia ‘De mar a mar, Pirineos de Circo’ izeneko proiektu europarrean sartu baita. Aragoi, Katalunia, Italia, Franzia eta Suediatik etorritako lau konpainiak jardungo dute ekimen horren baitan. Era berean, tailerrak protagonista izango dira Pirineos Sur Territorio-ko goizetan, dantza, ingurumenarekiko kontzientzia eta familiarteko jarduerak hari gidari hartuta. Ikusentzunezko egitarauari dagokionez, ‘YenkiTaxi’ eta ‘Lucha de Gigantes’ dokumentalak proiektatuko dituzte.

Bestalde, Pirineos Sur Castillo de Larres-eko Julio Gavín Marrazki Museoan izango da beste behin, han erakutsiko baitituzte azken hiru edizioetan ‘De Vuelta con el Cuaderno’ ekimenaren baitan egindako marrazkiak. Sallent de Gallegon, berriz, beste zenbait erakusketa hartuko Gosearen Aurkako Ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundearen karpak, eta ‘Reacciona’ izeneko instalazioa bat egongo da ikusgai Munduko Merkatuetana.

Askotariko proposamena Lanuzako Anfiteatroan

Lanuzako Anfiteatroak uztailaren 12, 13, 19, 20, 25, 26 eta 27 egunetan irekiko dute. Mendebaldeko poparen nazioarteko legendak, musika latinoaren izarrak eta sustraiko musikaren nahitaezko izenak arituko dira bertan. Horrez gain, 2019ko edizioa agertoki berri bat egongo da, Caravana Sur, Aragoiko talde eta barkalarien emanaldiak hartuko dituena: Lady Banana, El Verbo Odiado, Despierta McFly, Elena Rubio eta Kiev Cuando Nieva.

Berrikuntza gisa, Pirineos Sur jaialdiaren 28. edizioko asteburu bakoitzak enfoke desberdina izango  du, talde eta artistak antzeko genero eta planteamenduen arabera bildu nahian. Hala, lehenbiziko asteburuan, The Waterboys eta Echo and The Bunnymen izango dira izen nagusiak, 80. hamarkadako mendebaldeko musikaren bi izen nagusi. Jaialdia ostiralean hasiko da, uztailaren 12an, The Waterboys irlandarren folkarekin, Morgan-en soul bluesarekin eta Lady Banana-ren rock hutsarekin. Ondorengo egunean, Echo and  The Bunnymen-en betiko himnoak, Fino Oyonarteren pop dotorea eta El Verbo Odiadoren indie berria entzungo dira.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
PIRINEOS SUR
Pirinio Sur Kulturen Nazioarteko XXX. Jaialdiak hirugarren asteurua beteko du aste honetan. 25.000 lagun baino gehiago bildu ... (gehiago irakurri)
PIRINEOS SUR
'Pirineos sur' jaialdiak 30. edizioa izango du uda honetan. Bere filosofiari jarraiki, uztailaren 7tik 29ra nazioarteko soinu... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago