Berrizko Txintxaun antzerki kolektiboa eszenatokietara itzuliko da 'The full monty' arrakastatsuaren moldaketa pertsonala eskaintzeko, lana aurkitzeko zailtasunen aurrean striper bihurtzea erabakitzen duen langile ingeles talde baten istorioa.
‘The Full Monty’-k, Robert Carlyle eta Mark Addy protagonista ziuen film apartak, mirari txikia lortu zuen iragan mendeko 90eko hamarkadaren hondarrean: guztiok barre egitea, miseriatik ihes egin nahian beren gorputz batere ez ikusgarriak biluztea erabaki zuen galtzaile-koadrila baten gorabeherez.
Urte batzuk geroago, Txintxaun Kolektiboak, Berrizen antzerki amateurraren sugarrari piztuta uzten dion konpainiak, pelikularen antzerti-moldaketa hau sortzeko ausardia izan du. Istorioaren jatorri zinematografikoari gorazarre egin dio bide batez, filmatutako irudiak hezur-haragizko aktoreen lanarekin nahastuz horretarako.
Txintxaunek zintzotasunez heldu dio erronkari, jatorrizkoari leial zaion baina aldi berean bere sustraietatik hurbil dagoen ‘Full Monty’ sortuz. Eta guztiok berriz barre egitea lortu du.
Segur aski asko interesatuko zaizu...