Ibilbide meteorikoa izan du orain arte Nathy Peluso (Luján, Argentina, 1995) kantari eta konpositoreak. 16 urte zituela hasi zen bizimodua ateratzen Espainiako jatetxe eta hoteletan abestuz. Bertan eskuratu zuen gerora auditorio handietan erabiliko zuen esperientzia eszenikoa. Hiru EP argitaratu ditu: ‘Esmeralda’ eta ‘Alabame’ (biak 2017an kaleratuak Guayaba Records zigiluarekin) eta ‘La Sandungera (Everlasting Records, 2018).
Bere koktel-ontziak hainbat estilo uztartzen ditu: soul, blues, jazz, funk eta erritmo afrikarrak besteak beste, ikasle eta irakasle latinoamerikarrengandik ikasi zituen abilezia eszenikoekin batera. Nathy Pelusoren musika BBK Live, Sonar, Sonorama, FIB eta Atlantikaldia bezalako jaialdietan entzun da. Eta pozik esan dezakegu ez duela gelditzeko itxurarik.