Ideiarik onenak denboran zehar irauten dutenak omen dira. Duela hamar urte, norbaitek kale musikarien urteroko topaketa antolatzeko ideia zoragarria izan zuen; bere musika edozein plazatara eramateko gai diren musikariak, espaloia agertokitzat hartuta. Ohiz kanpoko proposamena kalitate-maila neurtzeko artearekiin zerikusirik ez duten kontzeptuak erabiltzen diren honetan, besteak beste argi eta soinu watt kopurua.
Hamarkada bat geroago, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa genero honetako talderik onenak batzen dituen ezinbesteko hitzordua da. Herri osoan atondutako gastronomia-guneen eskaintzaz osatutako proposamen harrigarriak.
Efemerideak ospakizun berezia merezi zuenez, aurreko bederatzi edizioetako irabazle nagusiek jardungo dute aurte Amorebieta-Etxanon, ikusleen eta nazioarteko epaimahaiaren sariak irabazi nahian. Kale musikaren txapeldunetan txapeldun izango dira.