Chicago Blues. A Living History 2009an sortu zen zirku ibiltari gisa, bluesman handiak biltzen dituen Chicagoko soiny klasikoaren ordezkari ibiltari gisa. Nortzuk dira taldearen bultzatzaileak? Billy Boy eta Billy Branch harmonika-jotzaileak, John Primer, Lurrie Bell eta Carlos Johnson gitarristak. Luxuzko boskotea, bakarlari zein lagutzaile moduan eskarmentu handia duena.
Super-taldearen bigarren grabazioa 'The (r)evolution continues' dugu, blues trinko bilduma zabala, boogie alaia, walkin' bass-a, soul bluesa eta R&R klasikoa ere jasotzen dituena. Chicago Blues.A Livin History taldeak luxuzko laguntzaileak ditu: Billy Flynn (gitarra), Matthew Skoller (harmonika), Johnny Iguana (teklatua), Felton Crews (baxua) eta Kenny Smith (bateria). Emanaldi dotore, jator eta indartsuaren bermea. Eta ikusteko, entzuteko eta dantza egiteko aukera. Behar duguna.