Testua: Kmon |
Eszenatokian zerbait desberdina ikusteko gogorik? Hala bada, ‘Sensormen’ ikusi behar duzu, Yllana konpainiak (besteak beste ‘666’ eta ‘Brokers’ antzezlanekin barre egiteko makina bat arrazoi eman digun antzerki konpainia) eta Bulbul multimedia artistak elkarlanean antzokietarako sortu duten koktel eszeniko berria.
"Antzerkia da baina musika ere bada. Eta perkusioa eta irudia da aldi berean", azaldu du Bulbulek. Artista honek The Refrescos, Def Con Dos eta Los Petersellers musika taldeak sortu zituen, eta nazioarteko erreferentea da musika elektronikoaren esparruan.
Osagai horien bidez, ‘Sensormen’ naturaltasun osoz pasatzen da komediatik musikara; era berean, ikusleek batzutan erritmoari jarraituko diote oinak mugituz edo barre egingo dute lau perkusionista-antzezleen (edo antzezle-perkusionista) zorakeriekin.
Erabat gomendagarria.