MUSIKA
Testua: Bbk Live

BILBAO BBK LIVE
BILBAO BBK LIVE
Bilbao BBK Livek 50 talde baino gehiago gerturatuko ditu hiriaren bihotzera, hiriko 3 ekitaldiren bidez
2018-04-12
Hurrengo uztailean Bilboko bazterrak musikaz beteko duen egitaraua aurkeztu dute Bbk Live jaialdiaren arduradunek.

Musikak baino ez du lortzen mendia hirira eramatea. Bilbao BBK Live Kobetamendiko belardi berdeetatik behera dator, Bilboko kaleetara 50 talde eta kultura-jarduera baino gehiago ekartzera. Jaialdiaren zatitxo bat Bilboko asfaltoaren gainean, hiru ekitalditako programazioaren bidez: Night + Day, aurtengo berrikuntza, The xx kartel buruen eskutik; Hirian, Bilbo Zaharrera itzuliko da eta Bilbao BBK Live Bereziak, klasikoa.

 

NIGHT + DAY

The xx da Night + Day atalaren komisarioa, jaialdiaren barruko jaialdia da eta taldeak munduan zehar dituen tokirik gogokoenetan izaten da, tokiko artista eta komunitateekin aparteko lankidetzak egitearen bidez. Musikaz, zinemaz, irratiz eta afterpartiez betetako astea izango da Bilbon, jaialdiko karteleko buruetako baten eskutik. Uztailaren 6tik 11ra kultura-jarduera zenbait izango dira hirian, besteak beste Jamie xx & more-en emanaldia; emanaldi nabarmena eta magikoa izango da, elektronikako izen handiak egongo dira hiriaren ikur nagusiaren kanpoaldeko bi agertokitan: Guggenheim Museoaren kanpoaldean. Apirilaren 13a, ostirala, jarriko dira sarrerak salgai eta jada jaialdirako sarreraren bat dutenek deskontua izango dute. Laster emango dugu Night + Day honetako programazio osoaren berri. Aho-gozagarri gisa, ostiral honetan, apirilak 13, ‘Young Turks Night’ bat egongo da Stereorocks-en (Kafe Antzokia, Bilbo) Young Turks djs, Sampha (DJ Set) eta Les Alsborregach-ekin, goizeko 01:00etik aurrera.

 

HIRIAN

Bilbo izaera handiko hiria da, sortzailea ere bada eta etengabe eboluzionatzen ari da; gizarte eta kultura arloko aukera handia izaten da eta biztanleak eurak dira aktoreak. Ideia saldo hau are nabarmenagoa da Bilbo Zaharrean, auzo honetan azaleratzen ari diren artistek eta bertako auzo-elkarteek eta gizarte mugimenduek espazioa partekatzen dute eta askotan kezkak ere bai; birgaitzen ari den barruti hau ideien laborategia da. Bilbao BBK Live, Heinekenekin batera, historikoki hitza emanda egon da Bilboko musika arloko garapenarekin, hiriaren espiritu abangoardistarekin eta aurrerakoiarekin bat egiten baitu; Bilboko Udalarekin batera auzoaren eraldaketa harrigarria babestu nahi dute eta bertako balioez kutsatu nahi dituzte maiatzaren 26an Hirian aitzakia hartuta kaleez gozatzera datozen guztiak.

 

Bilbo Zaharreko espiritu urratzaileari leial izan nahi duenez, doako jardunaldi honetako musika-programazioan proposamen freskoak, erakargarriak eta gaurkotasunezkoak bezain anitzak egongo dira. Aurten bada berrikuntza bat ere, agertoki gehiago izango baitugu eta beste mota batzuetako guneetan ezustekoak egongo dira. Emanaldiez gain, Maiatzarenbiko azoka egingo da; oraingo honetan, azoka bohemio eta alternatibo honek musikari buruzko merkatu berezia egingo du, eta Maiatzaren Bia kalea ikusmirara, ongi pasatzera, parte hartzera eta bigarren eskuko edo esku egindako gauzak erostera datozenen topagune izango da, beti bezala. Gainera, Bilboko Diskaren X. Azoka Internazionala egingo da Bilborocken maiatzaren 26an eta 27an, KLTR Events S.L. enpresak antolatuta. Azoka honetan biniloez gain CDak eta musikari lotutako bestelako bitxikeriak (singleak, ep-ak...) egongo dira.

 

Hirian emanaldi hauek izango dira: Aneguria, Astola & Ratón, Audience, Billy Boom Band, Brisa Fenoy, Daniel Kyo, Dave P, El_txef_a, Flamingo Tours, Hidrogenesse, Javiera Mena, Josele Santiago, Ladilla Rusa, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina, Mujeres, Nathy Peluso, Pional, The Excitements eta Trajano! Artistok agertoki hauetan izango dira: Hiru Zutabe Plaza, Martzanako Kaia, Mariaren Bihotza Plaza, Erriberako Merkatuaren Plaza eta Bilbo Zaharra Plaza.

 

 

BILBAO BBK LIVE BEREZIAK

Bilbao BBK Live Bereziak atalari esker, jaialdia hiriaren erdiraino iristen da. Aurten bi agertoki berri gehiago izango dira, bata Isozaki Dorreetan (Heinekenek atal hau sustatzeko ahalegina egin baitu) eta bestea San Mames zelaiaren kanpoaldean. Uztailaren 12, 13 eta 14an, jaialdiko egunekin bat etorriz, hiri guztian hauen zuzeneko emanaldiak izango dira doan: D’Valentina, Gengahr, Grises, Joe Crepúsculo, Meute, Neuman, Parquet Courts, Polock, Rural Zombies, Triángulo De Amor Bizarro, Venturi, Yawners eta talde gehiago konfirmatzeko. Hauetako zenbait, gainera, hirian eta jaialdian bertan arituko dira.

 

Jaialdiko giroa hiriaren erdiguneko beste toki batzuetara ere hedatuko da: Bizikidetasun Plaza (Isozaki Dorreak), Albia Lorategia, Areatzako Kioskoa, Erribera, San Mames (kanpoaldea), itsasadarreko itsasontzi bat eta BBK Aretoaren kanpoaldea, hemen izango baita ohiko ezusteko kontzertua.

 

 

Info laburpena:

HIRIAN

Maiatzak 26, Bilbo Zaharra

Artistak:

ANEGURIA / ASTOLA & RATÓN / AUDIENCE / BILLY BOOM BAND / BRISA FENOY / DANIEL KYO / DAVE P / EL_TXEF_A / FLAMINGO TOURS / HIDROGENESSE / JAVIERA MENA / JOSELE SANTIAGO / LADILLA RUSA / LA PROHIBIDA / LOS PARALÍTICOS DEL RITMO / MUEVELOREINA / MUJERES / NATHY PELUSO / PIONAL / THE EXCITEMENTS / TRAJANO!

Guneak:

Hiru Zutabe Plaza, Martzana Kaia, Maiaren Bihotza Plaza, Erriberako Merkatuaren Plaza, Bilbo Zaharra Plaza, Maiatzaren Bia eta Bilborock.

Jarduerak:

Maiatzarenbiko azoka, Maiatzaren Bia kalea.

Bilboko Diskaren X. Azoka Internazionala, Bilborock, maiatzak 26 eta 27. Antolatzailea, KLTR Events S.L.

 

 

NIGHT + DAY

Uztailak 6-11, Bilbo

Uztailak 11, Jamie xx and more

Tokia: Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoan

Ordutegia: 17:00etatik 23:00etara

Salneurria:

18 € (+ 1 € tokiko GKE batentzat). Bonoarekin edo eguneko sarrerarekin, sarreraren lokalizatzailea sartuz gero.

30 € (+ 1 € tokiko GKE batentzat). Sarrera orokorra.

Salmenta:

Sarrerak salgai apirilaren 13tik (asteartea) aurrera hemen: www.bilbaobbklive.com

Aurresalmenta, astelehena, apirilak 12: Jamie xx-en jarraitzaileen kluba, The xx eta Bilbao BBK Liveko ostiraleko bonoa edo eguneko sarrera dutenak.

Laster, programazio gehiago: thexxthenighandday.com

 

BILBAO BBK LIVE BEREZIAK

Ekaina 30

VETUSTA MORLA

Museo Guggenheim Bilbao

Salmenta: Ticketea.com

 

Uztailak 12, 13 eta 14, Bilbo

Artistak:

D’VALENTINA/ GENGAHR/ GRISES/ JOE CREPUSCULO/ MEUTE/ NEUMAN/ PARQUET COURTS/ POLOCK/ RURAL ZOMBIES/ TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO/ VENTURI/ YAWNERS...

Eszenatokiak:

Bizikidetasun Plaza (Isozaki Dorreak), Albia Lorategia, Areatzako Kioskoa, Erribera, San Mames (kanpoaldea), itsasadarreko itsasontzi bat eta BBK Aretoaren kanpoaldea.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosalía, Berri Txarrak, The Strokes, Suede, Thom Yorke, Weezer… Bilbao BBK Liveren 14. edizioko karteletan egiaztatuta dauden... (gehiago irakurri)
Rosalía, Berri Txarrak, The Strokes, Suede, Thom Yorke, Weezer… Bilbao BBK Liveren 14. edizioko karteletan egiaztatuta dauden... (gehiago irakurri)
Rosalía, Berri Txarrak, The Strokes, Suede, Thom Yorke, Weezer… Bilbao BBK Liveren 14. edizioko karteletan egiaztatuta dauden... (gehiago irakurri)
THE NOW NOW
Munduko banda birtualik ospetsuena izan zen, eta bertan ibili zen Damon Albarn, brit pop-aren izarra izan zen Blur taldeko li... (gehiago irakurri)
THE CHEMICAL BROTHERS
Tom Rowlands eta Ed Simons ingelesek musika elektronikoa finkatzen, iraultzen eta zabaltzen lagundu zuten, punka bezain sinko... (gehiago irakurri)
HIGH AS HOPE
Florence Welch kantari britainiarraren banda erosotasun osoz mugitzen da musika dantzagarriaren eta arty, zinematografikoa, e... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago