Barry Harrisen ikaslea, Joshua Edelman piano-jotzaileak bere sorterri New Yorkeko jazz giroa bizi izan zuen 60ko eta 70eko hamarkadetan. Orain Bilbon bizi da eta bertan grabatu du 'Manhattan Bilbao Jazz-Zubia', bere zazpigarren albuma. Musikari bikain ugariren laguntzarekin aurkeztuko du.
Bizitzak Bilbora ekarri zuen eta gaur egun Bilbon bizi da Joshua Edelman newyorktarra. Bertan sortu zuen Jazz Cultural Theatre, jazza irakatsi, ikertu eta zabaltzeko gunea, duela 31 urte Barry Harrisek New Yorken sortu zuenaren lanari jarraipena eman diona. Pedagogoa ere bada latin jazz eszenan ospea bereganatu duen pianista, konpositore eta ekoizlea.
Afrokubatar musikarekiko lotura etengabea da jazza amerikar herri-musika nagusitzat definitzen duen artista honengan. Haren iritziz, askatasun adierazpen gorena da eta sarri ekartzen du gogora estu loturik egon dela dantzarekin, tristurarekin eta alaitasunarekin. Hala, dantzarako gonbitea ere biltzen du 2001ean Gema Corredera kubatarrari laguntzeko sortu zen hirukoteak. Kontrabaxuaz eta perkusioaz osatutako taldeak 'Manhattan Bilbao Jazz-Zubia grabatu du 2013an. Edelmanen zazpigarren albuma da.
Segur aski asko interesatuko zaizu...