MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

GUADALUPE PLATA
Guadalupe Plata
Guadalupe Plata, oraindik txatarreroagoak
2014-06-12
Guadalupe Platak rock, blues eta boogiearen arteko ohiko konbinazio primitibo, hipnotiko, zikin eta zingiratsua landu du, Austingo estudio batean zuzenean grabatutako bigarren albumean. Andaluziako hirukoteak ospea lortu du undergroundaren alorrean, hor kokatzen baita bere lan osoa.

Eskema minimalista eta primitibo samarra nahikoa izan zaio Guadalupe Plata taldeari, bluesa eta boogiearen berrikuspen jostagarria lantzeko, giro underground eta rockeroa harrituta uzteko modukoa. Bere kantuek ondo neurtutako ukitu baldartua dute, Deabruarekiko sinpatia erakusten dute, eta 'Jesús está llorando', 'Serpiente negra', 'Pollo podrío', 'Boogie de la muerte' eta 'Satánica' gisako lanei soinu zingiratsua ematen zien lokatzetan murgiltzeko ohitura dute.

Aipatutako kantuak beren lehenengo bi lanei dagozkie (elepe txiki bat 2009an eta album bat 2011n), baina Ubedako hirukotea bigarren iraupen luzekoa sustatzen hasia da. Diskoa zuzenean grabatu zen, Estatu Batuetan, Austingo estudio batean, eta bere egileek grazia handiz aitortu dutenez, soinu “zaborreroago eta txatarreroago” baterantz jo nahi izan dute. Izenburuak? 'Lamentos', 'Rata', 'Santo entierro'... Zentzagaitzak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BARCELONA VALENCIA LLEIDA CÓRDOBA
GUADALUPE PLATA (2013)
BARCELONA VALENCIA LLEIDA CÓRDOBA
GUADALUPE PLATA (2013)
BARCELONA VALENCIA LLEIDA CÓRDOBA
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN TOLOSA BILBAO VIT...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago