Ai gure juaneteak! ikuskari eszeniko hibridoa da, hitzak eta musika uztartzen duena. Tauletan aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Lanaren testua Mikel Laboaren zenbait kanten berrinterpretazio erabatekoa da. Gaur egungo begiradatik “Hegazki errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeikatua”, Negu hurbila”, “Lili bat”, “O Pello, Pello”, “Haika mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”… kantuak izango dira aztergai.
Gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatiak direlako, Patxo Telleriak, lan honen dramaturgoak eta aktoreak, berkodifikatzeko eta berregituratzeko ausardia hartu du. Hitzak eta melodiak ikuspuntu berrietara eramateko ahalegina egingo dute. Bide berrietatik abiatuko dira desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin. Artze, Lete, Sarrionandiaren letrak piztuko dira fokopean eta euren melodiak ere ildo garaikidetatik abiatuko dira.
Zumeta ere ez da faltako estetika arloan. Horrela, orain dela 50 urteko sentikariaren aurkikuntza estetiko eta eszeniko batzuk (Baga, biga, higa sentikaria, esate baterako) berrerabiliko dituzte. Estreinaldi mundiala da.
Elkarlanean: Mikel Laboa Katedra EHU-UPV
Probablemente te interese mucho...