MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

LISABÖ
Post euskaldunaren bertsiorik bortitzena
Amorruari eta elektrizitateari lotutako esperimentazioaren eta Euskadiko post-rockaren eredu gisa, boskote irundarrak zarata ateratzen jarraitu du lehenengo saioa egin eta 13 urte geroago. Bizitasuna da nagusi ‘Animalia lotsatuen putzua’ izenburuko bostgarren diskoa dakarren talde honen kontzertuetan.
Punk, rock eta posthardcorearen dosi egokiak. Horixe da Lisabören promesa oraingo birarako. Ez da huskerietan galtzen, euskal audientziaren zati handi bati post-rockaren intentsitate lazgarria azaldu zion talde gipuzkoarra. Oraingoan, bosgarren diskoa dakarkigu, ‘Animalia lotsatuen putzua’, orain arteko emaitzarik energikoena eta nekagarriena, taldearen publizitate-orriak dioenez. Sumina nagusi dugu Martxel Mariskalen testuez hornitutako grabazio honetan, eta disko honen giro errepikakorra hipnotikotzat ere jo genezake, oinarri erritmiko kupidagabeak eta gitarra elektrikoen distortsio tematiak behar bezala astinduko ez balute. 
Seguraski hauxe dugu Karlos Osinaga eta Javi Manterola buru dituen talde honen unerik onena. Debuta 1999an egin zuen, entsegu-ganberan grabatutako disko baten autoedizioaz, eta Esan Osenki, Acuarela y Metak-en doinuak kaleratu ondoren,  Bidehuts izeneko bere oraingo zigiluaz bat egin zuen. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
LORATEGI IZOZTUAN HEZUR HUTS BILAKATU ARTE
Lisabök garrasia, bolumena eta gitarra elektrikoen nahasmendua ezaugarri dituen post rock zaratatsuaren gordintasun osoa aska... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago