ARTE ESZENIKOAK
Testua: Admin

LINGUA NABAJORUM (BIKOTEATRO)
BIKOTEATRO
Inoiz kontatutako euskararen historiarik zoroena
Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreak euskarazko umorezko antzertiaren pasarterik onenetako batzuen protagonista izan dira, besteak beste 'Euskara sencilloaren manifestoa' lanarekin. Euskararen historiaren interpretazio bitxia dakarte orain, Jokin Oregiren zuzendaritzapean.

 

Inoiz kontatutako euskararen historiarik zoroena eta ganberroena. Horixe proposatzen dute Mikel Martinez eta Patxo Telleria (Ez dok hiru-Bikoteatroa) aktoreek 'Lingua Nabajorum' antzezlanean, 'Euskara sencilloaren manifestoa' eta 'Euskarazetamol' bezalako muntaiekin barre-algaraz betetako arratsalde ugari oparitu digun tandem eszenikoa. Zalantzarik gabbe, euskarazko umoreak idatzitako orrialderik onenetarikoak.

Betiko estiloari eutsiz, bi antzezleek hizkuntzaren baliabide guztiak aprobetxatu eta umorearen zerbitzura jarri dituzte (ez da gauza bera umorea hizkuntza batean egitea edo hizkuntza horretaz egitea umorea). Hortik aurrera, erromatarren garaian hasi eta gaur egun arte heltzen den kontakizuna sortu dute, tarteka Monty Pythonen komediarik onenak gogora dakartzan lengoaia erabiliz.

Historia beti aspergarria dela uste baduzu, ez izan zalantzarik. Etorri 'Lingua Nabajorum' ikustera.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
80ko hamarkada bueltan da muntaia honetan, pop espainiarraren 35 abestirekin. 'La mov... (gehiago irakurri)
PAMPLONA/IRUÑA DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BI...
Hiru umorista bikain jakintzaren edo ez jakintasunaren atal guztiei buruzko eztabaida... (gehiago irakurri)
BARCELONA VALENCIA MADRID SEVILLA BILBAO
Judith Argomaniz koreografo donostiarrak Lasala dantza garaikideko konpainia interesg... (gehiago irakurri)
BILBAO SANTURTZI
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago