ARTE ESZENIKOAK
Testua: Bilbao Kultura

ZIRKUALDE 2017
Bilboko Udala
ZIRKUALDE
Zirkualde, zirkuko arteak Bilbon
2017-05-19
Bilboko Errekalde auzoak “Zirkualde” Zirku Jaialdiaren zortzigarren edizioa jasoko duekainaren 2an, 3an eta 4an. Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializatutako zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu auzoko plazara.

Bilboko Errekalde auzoak “Zirkualde” Zirku Jaialdiaren zortzigarren edizioa jasoko duekainaren 2an, 3an eta 4an. Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializatutako zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu auzoko plazara: bost Euskal Herrikoak izango dira, beste bat Andaluziakoa eta bestea Euskal Herriko, Kataluniako eta Frantziako artistek osatutakoa. Ekimenaren helburua, gure hiriko kaleak animatzea eta herritarrei kaleko zenbait arte eszeniko mota hurbiltzea da, oraingo honetan, zirkuko arteetan oinarritutako programaren bitartez.

 

Programazioaren barruan, mota askotako ikuskizunak jasotzen dira ikus-entzule guztientzat, zirku tradizionalaren hoberena, akrobaziak, malabarrak edo orekak, kaleko antzerkiarekin, zuzeneko musikarekin, clown lanarekin, umorearekin, dantza akrobatikoarekin edo aireko jolasekin uztartzen dituzten zazpi konpainiaren eskutik.

 

Jaialdiaren aurrerapen gisa, Errekaldeko Liburutegiak batez ere umeei zuzendutako saio berezia jasoko du bihar, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Goloka Antzerki Taldearen “Wolingen garatxoa” txotxongilo ikuskizunarekin. Saio horretarako sarrera librea izango da, baina beharrezkoa izango da aurretik liburutegian bertan izena ematea.

 

“Zirkualde”-ko programazio eszeniko espezifikoa OSTIRALEAN jarriko da martxan, arratsaldeko 19:00etan, Hendaiako Rouge Eléa konpainiaren “Ronde” ikuskizunarekin. Dantza eta zirkua uztartzen dituen obra garaikidea da, aireko elementuak dituena, zenbait sentimendu adierazten dituena, konplizitatea, lehia, maitasun eta norgehiagoka, besteak beste.

 

Egun horretan bertan, arratsaldeko 20:00etan, La Banda del Otro andaluziarrak arituko dira, "Yee-Haw!" lana Errekaldera ekarriz, ikus-entzuleak “Andaluisiana”-ko Mendebalde zaharrera eramango dituen poz adierazpena, hain zuzen ere. Eszenan jartzean malabaristak, pailazoak eta musikariak daude, country, ragtime eta bluegrass piezak interpretatuz.

 

Larunbatean, leku berean, Errekalde plazan, programazioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, bata bestearen ondoren eskainiko diren hiru ikuskizunekin, oso proposamen eszeniko desberdinak aurkeztuko dituzten Malas Compañías, Malicia eta Cabaret de Mar a Mar – Caminos Emergentes euskal konpainien eskutik.

 

Malicia Ciak, “La importancia de los horribles detalles” eskainiko du, zirkua eta antzerkia biltzen dituen eta bi emakume desberdinen istorioa lantzen duen 25 minutuko ikuskizun laburra, bakoitzaren dramekin, pozekin, harremanekin eta euren arteko eta ingurunearekiko gatazkekin. Malas Compañías taldeak, bere aldetik, ingelesezko izenburuak adierazten duen bezala, gutunen munduan oinarrituta dagoen “Letter” lana eramango du Errekaldera.

 

Jordi Asparen (Cía Escarlata Circus) zuzendaritzapean, Euskal Herriko, Kataluniako eta Okzitaniako (Frantzia) zortzi artistak euren ikuskizunak aurkeztuko dituzte egun berean, arratsaldeko 20:30etik aurrera, diziplina anitzeko zirku kabaretean. Cabaret De Mar a Mar -  Caminos Emergentes lanean hauek hartuko dute parte: Ana Pérez de Manuel, Cía En Diciembre, Garazi & Cía, Kolektiv Lapso Cirk, Laura Picard, Les Rois Singes eta Pablo Molina. “De Mar a Mar – Zirkuko Pirinioak” zirku arloko mugaz gaindiko lankidetza proiektua da. Bilboko Udala proiektuaren partaide da, eta 2016 – 2019 epealdirako Lurralde Garapenerako Funts Europarraren (FEDER) diru-laguntza garrantzitsua du.

 

“Zirkualde”-ren aurtengo edizioa igandean amaituko da, beste bi talderekin. Lehenengoa Bilbora "Mr. Pichichi" lana ekarriko duen Philo ta Jole bikotea. Futbolaren bi aitzindari eta Bilboko Athletic Club-eko legenda izan zirenen benetako esperientzietan inspiratutako zirku eta clown ikuskizuna: Rafael Moreno Aranzadi “Pichichi” golegilea eta Fred Pentland entrenatzailea, “Misterra”.

 

Bestea, “Zirkualde”-ren edizio honi amaiera emango dion Trotamundos Cia konpainia, “Historias de un baúl” ikuskizunarekin. Bertan, Fidelen eta Capulitaren istorioa erakutsiko da. Bi pertsonaia maitagarri, bidaiariak, zirku zaleak, ameslariak eta kideak, bizitza antzinako kutxa batek lagunduta egiten dutenak. Kutxa hori da partaidetzan oinarritutako ikuskizun bitxiaren protagonista nagusia. Bertan akrobazia ugari eta malabar ikusgarriak eskainiko dituzte, pilotak, uztaiak eta hula-hoopak erabiliz.  

 

Programazioa osatzeko, “Rekalde Bihotzean” elkarteak pintxo lehiaketa, “Pintxo Zirko”, antolatuko du ekainaren 3tik 12ra, inguruko ostalaritza lokalen artean.

 

 

EGITARAUA / ERREKALDEKO VIII. ZIRKU JAIALDIA, “ZIRKUALDE”

 

EKAINAK 2

Errekalde plaza

19:00. ROUGE ELÉA CIE (Euskal Herria) Ronde

20:00  LA BANDA DEL OTRO (Andaluzia) Yee-Haw!

                             

EKAINAK 3

Errekalde plaza

19:00 MALICIA CIA (Euskal Herria) La hora de los horribles detalles

19:30 MALAS COMPAÑÍAS (Euskal Herria) Letter

20:30 CABARET DE MAR A MAR – CAMINOS EMERGENTES (Euskal Herria, Katalunia, Frantzia)  

 

EKAINAK 4

Errekalde plaza

18:00 PHILO TA JOLE (Euskal Herria) Mr Pichichi

19:00 TROTAMUNDOS CIA (Euskal Herria) Historias de un baúl


Segur aski asko interesatuko zaizu...
BILBOKO UDALA
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia (BAD) urriaren 13tik 23ra egingo da. Abangoardiako 18 proposamen aurkeztuk... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioa azaroaren 11tik 18ra izango da. 1959az gero... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Miguel de Unamunoren oroimenari buruzko 'Betierekoaren Metaforak: Erretratuak eta bere garaiko artistekiko harremanak' erakus... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Urriaren 8tik 10era egingo da Bilboko Udalak antolatutako zikloa. Obra guztiak gauez gozatzekoak izango dira, baina, aurten, ... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 12tik 19ra egingo da.“Surreala den bandera-sistema” bat... (gehiago irakurri)
BILBOKO UDALA
Bilboko Udaleko balkoi nagusian "Animo Bilbao, aurrera" mezua duen pankarta erraldoia jarri dute, hiri osoa positibotasunez k... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago