MUSIKA

OLI BROWN
Blues britainiarreko oilarra
Oli Brown blues rock ingelesaren izar berria da, generoaren geroa 'Mojo' aldizkariaren iritziz. Ez da gutxiagorako, Norfolkeko gitarrista, konpositore eta abeslariak lau British Blues Awards irabazi ditu eta, oraindik hogeitaka urte baino ez duela. 'Here I am' da bere hirugarren albuma.

 

John Landau-k "rock and rollaren etorkizuna ikusi dut eta Bruce Springsteen du izena" idatzi zuen The Real Paper-en; hura parafraseatuz, Oli Brown "bluesaren geroa" dela esan du orain Mojo eragin handiko aldizkariak. Ez dirudi Norfolkeko (Ingalaterra) gitarrista, konpositore eta abeslariak presioa nabaritu duenik, lau urteotan kaleratu dituen lau diskoek  laudorio ugari eta sari garrantzitsuak eman bai dizkiote, zehazki British Blues Awards-eko talderik, albumik, artista nobelik eta ahozko abeslaririk onenaren sariak.

Ez da erraza oilategiko oilarra izatea Eric Clapton, John Mayall eta Peter Green eman dizkigun herrialdean. Baina Brownek entzuleen zein kritikaren onespena jaso du. Jimmi Hendrixen bidez heldu zen bluesera eta Buddy Guyren zintzotasuna eta ikuskizun-sena miresten ditu. Ondo abesten du, generoaren lengoaia menderatzen du eta badaki 12 konpas klasikoak rock aireekin uztartzen, 'Here I am' bere album berrian agerian utzi duenez.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago