Katapultak bertako sortzaileen lana ezagutaraztea du helburutzat, kultura-programazio egonkorra duten espazioei babesa eman eta Gipuzkoako kultura-eszena sustatzearekin batera. Zikloak Aldundiaren Kultura Sailak bultzatu zuen, Buenawista Prolleckziom’s elkartearen lankidetzarekin. Kutxa Kultur Musika ere (Kutxa Fundazioak sortutako programa) ari da parte hartzen, bere egonaldi proiekturako hautatako taldeak arituko baitira zikloaren baitan. Gainera, Donostiako Jazzaldiak bertako taldeen lehiaketako kontzertuak gehituko dizkio egitarauari. Horrez gain, aurten Gipuzkoako Surf Federazioa gehitu zaio ekimenari, FederArte Euskal Surf Kultura jaialdiaren bidez.
Honako hauek dira 2017 edizioak emanaldiak hartu zituzten udalerriak: Donostia, Irun, Hondarribia, Errenteria, Pasaia, Deba, Eibar, Azpeitia, Azkoitia, Beasain eta Lezo. Horiei Zumaia, Zarauz eta Orio gehituko zaizkie aurten. Sortzaile berrien lanak erakutsiko dituzten 69 musika emanaldi eta 17 eszeniko izango dira guztira.