MUSIKA

RICH ROBINSON
BACKGROUND ITZELEKO BELEA
Robinson anaia txikienak, The Black Crowes talde erraldoiko gitarrajoleak, bakarkako bi lan argitaratu ditu dagoeneko. Berriena, 'Through a crooked sun', jatorri estatubatuarreko musikaren eta rock-eredu tradizionalen aldeko songwritertzat kontsolidatu duena.

Bilbao BBK Liveren antolatzaileek ikusminari eta jaialdiaren inguruko espirituari eutsi nahi diote urte osoan Rich Robinson partaide izango duen Bilbao BBK Live Bereziak kontzertu-zikloaz. Robinson anaia txikia, The Black Crowes-eko gitarrajole eta kantugilea, Llama blues EPko eta Through a crooked sun albumeko kantuak aldean dakartzala etorriko zaigu, jatorri estatubatuarraz, musika beltzaz eta rock-molde tradizionalez maiteminduta dagoen songwiter edo rock-kantautore klasikoa dela aldarrikatuz.

Hauxe da Atlantako (Georgia) artistaren bakarkako bigarren iraupen luzeko lana. Duela hamar urte inguru Black Crowes-en lehen etenaz baliatu zen Hookah Brown taldea abian jartzeko, baina proiektuak ez zuen aurrera egin eta Robinson-ek erabateko protagonista gisa estreinatu zen 2004an Paper albumarekin, bere nortasuna argi utziz. Circle Sound banda dugu garapen trinkoak gustuko dituen background itzeleko musikari pausatu honen kurrikuluko beste abentura berri bat.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari da zuzenean. Bere ibilbidean metatutak... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago