Argumentua benetako gertaera batean oinarrituta dago. Charlie Price zapatari artisau baten semea da, Ingalaterrako herri batean hainbat familiari lana ematen dien fabrika baten jabearena.
Simonen (Lola) familian ere aita zurrun samarra da, eta inoiz ez du ulertu dantzarako duen zaletasuna, are gutxiago amaren takoi altuko oinetako gorriekiko bere erakarpena.
Charlieri bat-batean hil zaio aita eta bere gain hartu behar izan du gain behera doan familia-negozioa. Langileak eszeptiko dira, Charlie ez dutelako nagusi izateko gai ikusten, eta Charlie Londresera doa irtenbide bila.
Hala, ustekabean Lola ezagutuko du, barietate artista. Lola mugitzen den giroan oso moda berezia zabaldu da; plataformadun bota altuak eramatekoa. Ordea, bota horiek ez daude gizon baten pisua jasateko eginak eta horrexegatik hausten zaizkio beti takoiak. Charlie horretaz ohartu da, eta konturatu da pagotxa bat duela oinetakoen merkatuan ustiatzeko.
Barre-algarak eragin, hunkitu, dantzan jarri eta gogoeta egitera bultzatuko zaituen ikuskizuna. Adrenalina hutsa!
Ekoizpena: Theatre Properties Koprodukzioa: Atresmedia, Rimas Europe, Grupo Eventix Libretoa: Harvey Fierstein Musika eta hitzak: Cyndi Lauper Zuzendaria: Silvia Villaú Zuzendari musikala: Julio Awad Koreografiak: José Félix Romero Zuzendaria: Silvia Villaú. Argiztapenaren diseinua: Valerio Tiberi, Tomás Padilla Soinuaren diseinua: Adolfo Mesón Eszenografiaren diseinua: Jorge Ferrari Jantzien diseinua: Verónica de la Canal, Alejandra Robotti Oinetako eta boten diseinua: Luciano Marra Ileapaindegiaren diseinua: Jose Sedano Jatorrizko zuzendaritza Madril: Ricky Pashkus Gidoiaren egokitzapena: Silvia Montesinos Eszenografiaren egokitzapena: Grupo Eventix. Ekoizleak: Tomás Padilla, Silvia Villaú (Theatre Properties), Florencia Masri, Alejandro Zaga, Ricky Pashkus (Rimas Europe), Alvaro Pito (Atresmedia Publicidad), Juanjo Álvarez (Grupo Eventix)