2006az geroztik, Haizetara kaleko musikari eskainitako nazioarteko jaialdi nagusietako bat da. Kaleak eta plazak agertoki bihurtzen dira, eta publikoaren eta musikarien arteko harremana zuzena da, musika-ziklo handietan erabili ohi diren gehigarriak gabe.
Aurten 51 taldek eman dute izena eta horietatik bederatzi bakarrik aukeratu dituzte lehiaketan parte hartzeko. Parte hartzen duten taldeek funk, folk, musika balkanikoa, diskoa, rocka, elektronika eta erritmo latinoak lantzen dituzte. Hiru egunez lehiatuko dira jokoan dauden hiru sarietako bat eskuratzeko: Talde Onenaren eta Instrumentista Onenaren sariak (epaimahai profesionalak emandakoak eta 15.000 eta 1.000 eurokoak, hurrenez hurren) eta publikoaren sari berezia (4.000 euro). Sari hori on line bozketa bidez aukeratuko da, www.haizetara.eus web-orriaren bidez.
Hauek dira parte hartuko duten taldeak:
TENAMPA BRASS BAND (México).
ORCHESTRE NATIONAL DU JAHINER (Francia).
BRAZZMATAZZ (Bélgica).
UGS BRASS BAND (Francia).
UNIVERSAL GROOV ‘SQUAD’.
LLAREGGUB BRASS BAND (Reino Unido) .
TROCAMBA MATANUSCA (España)
TAMARROS (Italia).
NEW TOCADOS (España).